2017ko ekainaren 26 eta 27an Bizkaiak nazioarteko adituak bildu zituen inbestimendu arduratsuan (ESG) sakontzeko, Biscay ESG Global Summit biltzarraren lehen edizioan.

Zergatik Bizkaia?

Bizkaia finantzagunea izan da tradizioz, banketxe ezagunen egoitza, finantzetako profesional handiek euren lanbidea garatzeko aukeratu duten lurralde historikoa izan da. Gizarte, ingurumen eta etika balioen eta kulturaren herrialdea da. Bizkaiaren eta ESG inbestimenduen lotura kultura bien lotura logiko eta naturala da: finantzen kultura eta balioen kultura.

Zifra batzuk

Nazio Batuen Erakundeak inbestimendu arduratsuen printzipioak (PRI) sortu zituen 2005ean, eta munduan bultzagile nagusiak izan dira gizartearekiko arduratsuak diren inbestimendu irizpideak jarraitzeko. Sortu zirenetik, PRI horiek 1.700 izenpetzaile baino gehiago bateratu dituzte, eta 60 bilioi dolar baino gehiagoko aktibo bolumena jo dute.

Inbestimendu arduratsuko funtsen bolumenak Europan hazkunde esponentziala izan du, eta datozen urteetan hala izaten jarraitzea espero da (zifrak bilioi €-tan).

graf_1_3-350x442_eu

Aktibo guztietatik, Europa aurretik doa kudeatutako aktiboetan:

Europak inbestimendu iraunkorren munduaren aitzindari izaten jarraitzen du, baina AEB bigarren merkatua da, eta gehien hazten ari dena da (AEBn aktiboen kudeaketa profesionalean 6 $-etik 1 $ inbestimendu iraunkorrekoa da dagoeneko).

Espainian ingurumenaren, gizartearen eta gobernu onaren irizpideekin kudeatutako funtsen ondarea 169.000 milioi euro baino gehiagokoa izan zen 2015ean, 6 urte lehenago bakarrik baino bost bider handiagoa.

2015ean Espainian kudeatutako aktiboen bolumena % 16,3 hazi zen 2013koarekin alderatuta. Aldi horretan, inbestimendu kolektiboaren eta bizisari funtsen merkatuak % 13,6 egin zuen gora.

ANTOLATZAILEA:

KOLABORATZAILEA: