Informazio gehiago:
Telefonoa: 944 015 306
Patricia Loredo Sierra
629 749 047
patricia@vkcomunicacion.com
ORGANIZA:
COLABORA:
Informazio gehiago:
Telefonoa: 944 015 306
Patricia Loredo Sierra
629 749 047
patricia@vkcomunicacion.com
ORGANIZA:
COLABORA:
Kontseilari ordezkaria
Gonzalo Gortázar, Madrilen 1965ean jaioa, CaixaBankeko kontseilari ordezkaria da 2014ko ekainaz gero.
Zuzenbidean eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Comillasko ICADE Universidad Pontificia-tik, eta BMA with distinction, INSEAD Negozio Eskolatik.
Gaur egun Repsoleko lehen presidenteordea, BPI banketxeko kontseilaria eta VidaCaixaren presidentea da. Inbursa finantza taldeko eta Erste Bank banketxeko kontseilari izan da 2016ko urrira arte.
CaixaBankeko Finantza zuzendari nagusia izan zen 2014ko ekainean kontseilari ordezkari izendatu zuten arte. Lehenago Criteria CaixaCorp-eko kontseilari zuzendari nagusia izan zen, 2009tik 2011ko ekainera. 1993tik 2009ra Morgan Stanley-en egin zuen lan, Londresen eta Madrilen; han hainbat kargu izan zituen Inbertsioko Bankaren dibisioan, eta Europako Finantza Etxeen Taldea gidatu zuen 2009 urtearen erdialdera arte, orduan sartu baitzen Criterian.
Lehenago hainbat ardura izan zituen Bank of America banketxean Banka Korporatiboaren eta Inbertsioaren arloan.
Legezko ohar honen bitartez, Biscay ESG Global Summit-ek URL honetan jendearen eskura jartzen duen webgunearen Erabilera Baldintza Orokorrak arautzen dira.
Erabiltzailea webguneko edukiaz eta/edo zerbitzuez baliatzeak ondorengo Erabilera Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika espres onartzen dituela esan nahi du.
Webgunea erabiltzeko baldintzak
Biscay ESG Global Summit-ek berarentzat gordetzen du webgune honetako edukia, ezarpenak eta aurkezpena aurretiaz abisatu gabe aldatzeko eskubidea.
Webgune honek kanpoko orrialdeetara eramaten duten estekak izan ditzake, baina Biscay ESG Global Summit ez da orrialde horietako edukiaren erantzule, ez orriokin zerikusia duen beste ezeren erantzule.
Biscay ESG Global Summit-ek ez du erantzukizunik bere gain hartzen nabigatzaileen bertsio eguneratu gabeak erabiltzeagatik sor litezkeen kalteengatik, edo nabigatzaileak txarto funtzionatzeagatik jasan litezkeen ondorioengatik, dela konfigurazio ezegokiagatik, dela birus informatikoengatik, dela Biscay ESG Global Summit-en borondateaz besteko beste edozein arrazoigatik.
Biscay ESG Global Summit-ek debekatu egiten du webgune honen eduki guztia nahiz zati bat erreproduzitzea Biscay ESG Global Summit-en baimen espresik gabe.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Legezko ohar hau Espainiako legeak arautzen du alderdi guzti-guztietan, eta, webgune honen erabileratik eratortzen den edo erabilera honekin zerikusia duen edozein gatazka ebazteko, Bilboko epaitegi eta auzitegiak dira eskumendunak.
Datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera jakinarazten dizugu zure datuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak BFAWE00-Herritarraren Arreta fitxategian tratatuko dituela, jardunaldirako egin duzun izen ematea kudeatzeko. Formularioa beteaz onetsi egiten duzu lehenago esandako helbururako zure datuak tratatzea eta datu horiek FINECOri (Fineco S.V, S.A, G.I.I.C. Fineco S.G.I.I.C, S.A.U., Fineco Previsión Gestora de Fondos de Pensiones S.A.U., eta Fineco Patrimonios S.G.I.I.C, S.A.U.) jakinaraztea, biltzarrerako izen emateak kudeatzeko soil-soilik.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta tratatzeari uko egiteko eskubideak Bizkaiko Foru Aldundiaren jendearentzako arreta bulegoetara komunikazio idatzia zuzenduaz gauzatu ahal izango dituzu; horretarako, komunikazioan, zure nortasun agiriaren kopia bat edo identifikazio agiri baliokide batena erantsi beharko duzu.
Lorenzo 2009an sartu zen PRIn. PRIren irispide globalerako eta izenpetzaileekiko harremanetarako estrategiaren koarduraduna da. Orain duen zeregina izan aurretik, Lorenzo Inplementazioari Laguntzeko taldearen, Inbertsiogileak Trukatzeko taldearen eta Txostengintza eta Ebaluazio taldearen buru izan zen.
PRIn sartu aurretik, proiektu kudeatzaile eta finantza analista izan zen UniCredit eta MicroRate-n, mikrofinantzaketa ekinbideak ikuskatzen eta inbertsio arduratsuez aholkua ematen. Garapen antolakundeetarako aholkulari independente ere ibili zen; esate baterako, Munduko Banketxerako eta IFAD Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtserako.
BA titulua du Negozio eta Ekonomia Zientzietan Milango Università Cattolica-tik, eta MBA/Master titulu bikoitza du Nazioarteko Politika Publikoan Milango SDA Bocconi goi eskolatik eta Washington, D.C.-ko Johns Hopkins SAIS goi eskolatik.
2000n Steven Smit (1971) Morningstar fundaatu zuen Beneluxen. 2006az gero Morningstar France ere kudeatu zuen eta S&P Fund zerbitzuak integratzen lagundu zuen (Morningstarren erosketa 2007an).
Stevenek atsedenaldi bat hartu zuen 2009tik aurrera eta aldi horretan Kudeaketa Aurreratuko Programa bete zuen Harvard Business School eskolan. Gainera Masarang International Foundation sortu zuen, Indonesian basoberritzen eta biodibertsitatea jagoten jarduteko.
2012an Steven Morningstarrera itzuli zen Beneluxeko kontseilari ordezkari. Gainera, Moningstarren Ingurumen, Gizarte eta Gobernatze (ESG) Programa Globala ikuskatzen du iraunkortasunaren arduradun globala delako.
Morningstarren lan egin aurretik, Steven inbertsio analista zen Robecon eta bategite eta erosketen (M&A) aholkularia Deloitte Corporate Finance-n.
Negozioen Ekonomiako Masterra dauka Amsterdameko Unibertsitatetik (1997)
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatetik. 1988.
Master in Accounting and Finance, London School of Economics eskolan. 1989.
Executive MBA, Imperial College-n. 2003.
Deustuko Unibertsitateko Finantza irakaslea 1997 urteaz gero; Unibertsitatearekin elkarlanean aritu ohi da finantza prestakuntzarako ekinbide berri estraakademikoak abiarazten.
Inbertsio eta finantza foroetan hizlari.
Fineco-Banca Privada Kutxabanken arduradun nagusia, 1989an sartu ondoren. Merkatuen analisiarekin, funtsen kudeaketarekin, kartera onak egitearekin eta instrumentu eratorriak kudeaketa tresnatzat erabiltzearekin zerikusia duten egitekoak bete ditu.
Gaur egun, teknika berrien bilaketa da bere lana, tresna berri horiek tradizionalei erantsita inbestitzaileen epe luzerako errentagarritasuna hobetu dezaten: behavioural finance, adimen artifiziala, inbertsio iraunkorrak…
Madrilen jaioa, GAMESA CORPORACIÓN TECNOLÓGICA SA-ko Zuzendaritza Kontseiluko presidentea da.
Matematikan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomotik (Espainia).
2011ko urritik gaur egun arte, Siemens España-ko presidente eta zuzendari exekutiboa izan da.
Bere ibilbide profesionalean kudeaketa postuak izan ditu WordPerfect eta NEC Group-en eta ondoren Microsoften, eta postu horietan hainbat proiektu estrategiko garatzen jardun da; kargu horiek, besteak beste, hauek izan dira: Laguntza Teknikoaren kudeatzailea Microsoft Ibérica-n, Proiektu Estrategikoen kudeatzailea Microsoft Corporation-en, kudeatzaile orokor globala Microsoft Corporation-en, presidente eta zuzendari exekutiboa Microsoft Ibérica-n eta Mendebal Europarako Kontsumitzaileen eta Interneten Arloko presidenteordea Microsoft Corporation-en.
Gainera, Rosa María García andrea IBEX 35-eko enpresen zuzendari izan da, hala nola, Banesto, Bolsas y Mercados Españoles (BME), Bankinter eta Acerinoxena.
Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta Estatuaren abokatua. Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Lege Aholkularitzaren zuzendaria izan zen, eta Finantza Politikaren zuzendariorde nagusia, Kontseiluko lehen idazkaria izan zen eta CNMVko Zerbitzu Juridikoen zuzendaria, eta Balore Merkatuaren legea idatzi zuen taldean hartu zuen parte. Espainiako Banka Elkartearen lege aholkularia izan da, CNMVren Aholku Batzordeko kidea eta ESME Europako Batzordeko Balore Merkatuko Adituen Batzordeko kidea. CNMVn sartu aurretik, bazkide senior zen Espainian eta kontseilu globaleko kidea Linklaters abokatu bulegoan, berak kofundatutako Ramón y Cajal Abogados bulegotik 2005ean hara aldatu baitzen.
Bilbao, Bizkaia
1968ko apirilaren 10ean.
Gaur egungo presidentea da Athletic Club-en, 2011ko uztailean kargua hartu zuenez gero.
Jokalari moduan 1988tik 2003ra bizi izan zuen pribilegioa osatzeko aukera ematen ari zaizkio Presidentetzan dagoen urte hauek, Klubaren bizitza beste esparru batetik bizitzeko aukera ematen baitio presidentetzak.
Bere prestakuntza eta kirolgintza profesionala Athletic Club-en egin ditu oso-osorik. Gaur egun kirol eta kudeaketa esperientzia hau eransten du gidatzen dituen lan prozesuetan, urte hauetan coachingari eta pertsonei eta taldeei lagun egiteari buruz jaso duen prestakuntzari esker aberastuta.
Jaioterria eta jaioteguna: Donostia, 1959ko apirilaren 24an.
Lan esperientzia
Bere esperientzia guztia MONDRAGON Kooperatiba Taldeari lotuta egon da:
Bestelako karguak:
Bestelako jarduerak:
Prestakuntza akademikoa
Prestakuntza osagarria
Hainbat prestakuntza eta gaikuntza programa; besteak beste, nabarmentzekoak dira:
Masterra Erabateko Kalitatean, Berrikuntzaren Kudeaketan, EFQM-ren ebaluatzailea, Kontabilitatea eta Finantzak, Lidergoa eta Pertsonen Kudeaketa eta abar.
Kreditu etxeen administratzaileentzako Banka eta Finantza Adituaren ikastaldia.
Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitate Komertzialetik eta Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatetik.
1977an hasi zuen banku ibilbidea Banco de Vizcaya banketxean Londresen. Bizkaiko Aurrezki Kutxaren zuzendari nagusia izan zen eta ondoren Banco Cooperativo Español banketxearen zuzendari nagusia, sortu zenetik.
Gero Argentarian zuzendari nagusi hasi zen eta AEBko kontseilukide eta batzordekide izan zen, Banco de Crédito Local eta Banco de Negocios Argentaria banketxeetako presidentea eta Postal Kutxaren kontseilari ordezkaria izan zen eta gero Banca Mayorista banketxeko zuzendari nagusia.
BBVAn Batzorde Exekutiboko kidea, Inbertsio eta Merkatuen Bankako zuzendari nagusia eta Talde Industrialeko zuzendari nagusia izan da.
BBVAren ordezkaritzan, Metrovacesa, Repsol eta Gas Natural-en kontseilaria izan da, Telefónicako presidenteordea eta kontseilaria, Iberiako kontseilaria eta Adquira España, Provida eta AFP Seguros Chile-ko presidentea eta BBVA Chile eta Corporación IBV-ko kontseilaria.
Independente moduan, Como independiente, ha sido miembro del Consejo Asesor de Ernst & Young eta General Electric España enpresetako Aholku Batzordeko kidea izan da eta Telefónica Internacional konpainiako kontseilaria.
Gainera, bazkidea izan da Seeliger y Conden eta AMROP Taldeko Administrazio Kontseiluen Munduko Praktikaren presidentea.
Gaur egun presidentea da KUTXABANKen, eta erakundearen ordezkaria CECAn.
Jaioteguna: 1973ko abuztuaren 10a
Prestakuntza akademikoa: Zuzenbidean lizentziaduna eta Ekonomia Zientzietan diplomaduna da Deustuko Unibertsitatetik eta Administrazio eta Hirigintza Zuzenbidean diplomaduna.
Bizkaiko abokatuen elkargoko Praktika Juridikoko Master bat du, beste bat Hirigintza Zuzenbidekoa HAEEn, eta kontabilitate publiko eta pribatuko ezagutzak ditu.
Ibilbide profesionala: ibilbide profesionala 1999an hasi zuen, Nabarnizko Udaletxeko idazkari kontu-hartzaile.
Enpresa pribatuan esperientzia du. Sanz & Saiz Abogados bulegoan administrazio zuzenbideko legelari jardun zen (1999-2002) eta gero Ibarrondo & Lamikiz bulegoan ere administrazio zuzenbideko abokatu espezialista (2002-2007). 1999 eta 2007 artean hainbat udali aholku eman zien hirigintza, ingurumen eta administrazio-zuzenbide arloetan. 2007tik 2008ra Euskal Trenbide Sarea (ETS) enpresa publikoaren sail juridikoko legelaria izan zen eta 2008an Bizkailur, gaur egun Azpiegiturak, sozietate publikokoa.
Hirigintza zinegotzia eta alkateordea izan zen Mundakan 1999tik 2007ra eta alkatetza hartu zuen 2007tik 2013 arte. EUDEL euskal udalen elkartearen lurralde biltzarkidea ere izan zen (2007-2010). 2009an Eusko Legebiltzarrean sartu zen legebiltzarkide EAJren izenean 2011 arte. Udal hauteskundeetan eta Batzar Nagusietako hauteskundeetan batzarkide aukeratu zuten eta EAJ taldearen eledun izendatu zuten Bizkaiko Batzar Nagusietan.
2013ko urtarriletik 2015eko uztailaren 1era arte, Presidentziako diputatua eta Bizkaiko Foru aldundiaren eleduna izan zen.
Bestelako karguak: Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Orokorreko eta haren batzorde eragileko presidentea eta MetroBilbaoko presidentea.
Sustainability & Climate Change-n bazkidea
Jonek finantza sektoreko taldea gidatzen du Sustainability & Climate Change barruan, bezeroei merkatu estrategiako, arrisku kudeaketako, sarreren garapeneko eta inpaktu neurketako konponbideak eskaintzen. Bere bezeroen artean banku globalak eta eskualdekoak daude, bai ekonomia garatuetakoak bai garapen bidean dauden ekonomietakoak, garapen banketxeak, aseguru etxeak, aktiboen kudeatzaileak eta kapital pribatuko etxeak, bai eta basogintza enpresak eta sektore publikoko erakundeak. Klima aldaketaren, uraren eta biodibertsitatearen zenbait ekinbidetan ere badihardu.
Jon Karbonoaren Merkatu eta Inbestitzaileen Elkarteko lantaldearen kopresidentea da, eta Europako banketxe handi baten aholkulari aditu moduan aritzen da iraunkortasun gaietan. Munduko Ekonomia Gunean Energia Jasotzeko Elkartearen proiektu aholkularia ere bada. Lehenago, bankuek proiektu finantzaketan gizarte eta ingurumen gaiak kudeatzeko erreferentzia global diren Ekuatoreko Printzipioen buru izan zen, eta klima aldaketari erantzuteko finantza sektorearen esparrua zehazten duten Klima Finantzaketaren Printzipioen presidentea.
Doktorea Zientzia Kimikoetan Euskal Herriko Unibertsitatetik. Lizentziaduna Donostiako Zientzia Kimikoen Fakultatean. Ikasketa Amaierako Sari Berezia.
2008an, Josu Jon Imaz Repsol Taldean sartu zen Petronor filialaren presidente gisa; konpainia horretan modernizazioa, iraunkortasuna eta ingurunearekiko harremanak izan dira kudeatu dituen erronkak.
2010ean Repsolen Fintze Zuzendaritza Exekutiboa hartu zuen bere gain, eta Energia Berrien Zuzendaritza Exekutiboa ere zuzendu zuen.
2012an Repsolen Zuzendaritza Batzordera iritsi zen, eta, Industria eta Energia Berrien Arloko zuzendari nagusi gisa, konpainiaren oraintsuko proiektu garrantzitsuenetako bi burutu zituen: Cartagenako findegiaren modernizazioa (Espainiako historian inbertsio industrialik handiena) eta Muskizko Petronor findegian fuelolioa gutxitzeko planta berriaren eraikuntza.
Jarduera profesionalean, eta Repsol Taldekoa izateaz landa, Imaz jaunak AOP Petrolioaren Produktuen Operatzaileen Espainiako Elkartearen presidentzia izan zuen, 2011ko azarotik 2014ko irailera arte.
2014an konpainiaren kontseilari ordezkari izendatu zuten eta Batzorde Ordezkariko kide. Eta 2016an Gas Natural Fenosaren presidenteorde ere izendatu zuten.
Herrigintzari dagokionez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izan zen, eta Eusko Jauralaritzaren eledun 1998tik 2003ra, Euskal Energia Erakundearen presidente izan zen garai berean, eta EAJko Euzkadi Buru Batzarraren presidentea 2003tik 2007ra.
Sylvain 1993 inguruan abiarazi zen jokaera honen fundatzaileetako bat da, eta 25 bat urteko esperientzia du iraunkortasunaren arloan. Esperientzia handia du gizartearekiko erantzukizun korporatiboko estrategian eta komunikazio tresnetan, bai eta gizarte erantzukizun korporatiboaren irizpideak inbestitzailearen harremanetan eta transakzioetan txertatzen ere. Frantzian Sulvainek aholku ematen die 40 inbestitzaile baino gehiagori beren inbertsio prozesuetan eta beren kartera kudeaketan ESG irizpideak integratzeaz.
Zuzendari exekutiboa eta ESG Bezeroen Bermeen arduraduna.
Jillis Herpers zuzendari exekutiboa eta ESG Bezeroen Bermeen arduraduna da, Europarako, Ekialde Hurbilerako eta Afrikarako, MSCIn. Jillisek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du merkatuetan, eta 2006az gero MSCIn egiten du lan. Aktiboki hartu du parte MSCI ESG Research sortzen, munduko ESG-hornitzaile handiena izateraino. MSCIn orain duen karguan, EMOA eskualderako Head of ESG Client Coverage karguan, hain zuzen, Jillis MSCIren ESG salmenta guztien eta eskualde honetako ESG aholkularien eta horien bezeroen arduraduna da. MSCIn sartu aurretik, Jillisek 10 urte baino gehiago eman zuen Rabobanken lanean, Herbehereetan, Errenta Finkoan lehenengo, eta 2000tik aurrera Londresen, WestLB eta Cantor Fitzgerald banketxeetan. Jillisek gradu bat atera zuen Enpresa Ekonomian Amsterdamgo Negozio Eskolan, Herbehereetan.
J. Safra Sarasin banketxean Estrategien burua eta Iraunkortasunaren arduraduna da.
Bonnen jaio zen, Alemanian. Bonnen eta Genevan egin zuen Bigarren Hezkuntza. Ekonomia Zientziak Sankt Gallenen, Suitzan, eta Friburgon, Alemanian, ikasi ondoren EFO Ekonomia Ikerketen Institutura aldatu zen, Munichera. 1998an doktoregoa amaitu eta gero, Nazioarteko Diru Kutxaren Errusiako atalean sartu zen Washingtonen. Siutzara 1999an itzulita, Herrialde Arrisku Sailean jardun zen Suitzako banketxerik handienetako batean: han Errusia eta Ekialdeko Europa zeuzkan bere ardurapean. Jan Amrit Poser 2001ean sartu zen Sarasin banketxan, eta, orain J. Safra Sarasin izenez ezagutzen den banketxean, hainbat egiteko bete zituen: lehenik dibisen estratega, gero ekonomialari buru, ikerketa buru eta aktibo kudeaketaren buru. 2013az gero, Jan Amrit Poser J. Safra Sarasin banketxearen inbertsio iraunkorraren prozesuaren eta iraunkortasunaren erreibindikazioaren arduraduna da.
Jan Poser entzute handiko komentariogilea da iraunkortasunaz eta merkatu ekonomiko eta finantzarioen garapenaz komunikabideetan.
2011ko martxoan, Thierry Bogaty IDEAMeko zuzendari nagusi izendatu zuten, Amundi taldeko finantza-kudeatzailea. Urtebete geroago IDEAM Amundiren SRI araloko adituen taldea bilakatu zen eta harrezkero saileko buru izan da bera.
Thierry Bogaty Medici Batzordeko idazkari nagusia ere bada, finantza iraunkorren munduan diharduen azterketa kabinetekoa alegia.
EFAMAn Inbertsio Arduratsuen lantaldeko buruordea da eta AFG Frantziako Finantza Kudeaketaren Elkarteko (Association Française de la Gestion Financière) Inbertsio Arduratsuen batzorde exekutiboko kidea.
Thierry Bogaty zenbait antolakunderen kontseiluetan dago: SRI inbertsio funtsak, Finansol (inpaktu azterketarako Frantziako elkartea) eta SIFA (Société d’Investissement France Active).
Thierry Bogatyek 1984an Le Journal des Finances-en hasi zuen bere ibilbidea Le Nouvel Economiste-ra joan aurretik. 1987an L’Express-en hasi zen eta kazetari lanean jarraitu zuen (Group Expansion, Le Figaro), eta azkenean Investir aldizkarian editore buru izan zen (Les Echos Group), eta hor iraun zuen bost bat urtez Amundira joan arte.
Thierry Bogatyek Kudeaketa eta Finantza Masterra egin zuen Paris Dauphine Unibertsitatean.
Eneko Atxa, bere garaian, 3 Michelin izar lortu zituen Espainiako sukaldari buru gazteena izan zen. Ezagutza hori World’s 50 Best Restaurants jatetxe zerrendan sartzearekin ere osatu da. Munduko jatetxerik iraunkorrena izateagatik ere saria jaso du, zerrenda berean, eta Europako Jatetxerik Onenaren saria OAD (Opinionated About Dining) iritzi zerrendaren arabera. Enekorena da 2015eko Gastronomia Sari Nazionala, oraintsu Elite Traveler luxuzko aldizkariaren irakurleek Munduko jatetxerik onena izendatu dute eta European’s Young Leaders elkarteko kidea da.
Eneko Atxak Azurmendi gastronomia gunean lortu du bere sormena garatzea eta zabaltzea. Bere zaletasuna eta sentiberatasuna, sustrai kulturalak, ingurunearekiko eta bertako produktuekiko lotura eta euskal sukaldaritzako errezeta tradizionalak izan dira bere sorkuntza bakoitzaren oinarri, eta hala izaten jarraitzen dute. Hori guztia, atsegina sortu nahian, bikaintasuna jadetsi guran, balioa sortzeko ahaleginean, aberastasuna eta jakintza elkarri zabaltzeko asmoz; azken batean, oso esperientzia pertsonala diseinatzeko eta etengabe eta iraunkortasunez hazteko.
Hondoa bikain menderatzen duen ahogozoaren, testuraren eta estetikaren trilogia ezin hobea da bere sukaldaritza. Etxeko sukaldaritza, jakiak eta euren sustraiak plater bakoitzaren konposizioan kuku egiten dute, testurak eraikitzeko eta produktua lantzeko oinarri sendoa osatuaz. Plateren indarra Enekoren DNAtik sortzen da, bere jatorritik, ahogozo tradizionalaren benetakotasunetik, berak definitzen duen bezala ber bi berreturaz goratzea bilatzen. Harmoniazko eta iraunkortasunezko alarde isil batean, berba, eta ez oihu, egiten dizun sukaldaritza bat.
Josep Oliu Ekonomian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Doktorego bat du Ekonomian Minnesotako Unibertsitatetik (AEB). Bere ibilbide akademikoan Ekonomia eta Ekonometria irakasle elkartu kargua dago Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Ekonomia saileko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.
1982 eta 1983 bitartean, Josep Munduko Bankuaren eta Espainiako Gobernuko Ekonomia Ministerioaren aholkularia izan zen. 1983an Azterlan eta Estrategia zuzendaria izan zen Industria Institutu Nazionalean (INI), eta geroago Plangintza zuzendari nagusi postua bete zuen. Aviaco, Elcano, Enresa eta Inisel enpresetako kontseilaria ere izan zen.
Banco Sabadell-en 1986an sartu zen idazkari orokor tekniko moduan, eta kontseilari zuzendari nagusi kargua hartu zuen 1991n. 1999tik aurrera Banco Sabadell-eko Administrazio Kontseiluko presidente exekutiboa da.
Egun dituen karguak dira Exea Empresarial-eko presidentea eta horren kontseilu ordezkaria Puig SL sozietatean.
Halaber, Princesa de Asturias Fundazioko eta Princesa de Girona Fundazioko Patronatuko kidea, INSEAD institutuko Espainiako Kontseiluko kidea eta FEDEA Ekonomia Aplikatuko Azterlanen Fundazioko batzordekidea da.
Enpresako errenta finkoko, aldakorreko eta hautabideetako inbertsio taldeekin besoz beso dihardu bezeroen helburu finantzarioak eta ingurumen eta gizarte helburuak integratuko dituzten inbertsio bide berritzaile eta eskalagarriak garatzen.
BlackRock-en 2014an sartu aurretik, McKinley Berrikuntza kudeatzailea izan zen Acumenen: arrisku funts sozial bat da Asiako Hego-Ekialdean, Afrikan eta Latinoamerikan sarrera gutxiko kontsumitzaileei zerbitzuak eta ondasunak ematen dizkieten konpainien zorrean eta kapitalean inbestitzen duena. Acumenen sartu aurretik, McKinley jauna politiken analista nagusia izan zen Michael Bloomberg alkatearen bulegoan, New York hirianen, eta AEBko Justizia Departamentuarekin batera zuzenbide estatuaren garapen programak kudeatu zituen Afrikako eta Ekialde Hurbileko 17 herrialdetan. Harvard Business Review aldizkarirako idatzi du eta inpaktu inbertsioari buruzko hitzaldiak eman ditu Haas School of Business, Columbia Business School, London School of Economics eta McDonough School of Business eskolan Georgetowngo Unibertsitatean.
McKinley jauna lizentziaduna da Middlebury College-tik, eta Garapen Ekonomiko eta Politikoan Masterra Columbiako Unibertsitatean.
BNP Paribas Asset Management-eko analisi iraunkorreko taldearen arduraduna da.
Oxfamen sei urtean ibili ondoren etorri zen taldera, han inbertsio arduratsuen gainean egiten duten lana eta pobrezia gutxitzeko darabilten erakunde inbestitzaileekiko konpromisoa gidatu zituen. “Better Returns in a Better World Project” proiektuaren zuzendaria izan zen. Gainera, Oxfamen sektore pribatuaren politika gidatu du botikak jasotzeaz eta farmazia industriara iristeaz. Oxfamen sartu aurretik, Helenak inbertsio iraunkor eta arduratsuen analista gisa egin zuen lan eta Global Witness-entzat ere jardun zen. ‘La Responsibilitiat Empresarial: Una Resposta Rendible’ (CTESC, Bartzelona, 2005) lanaren egilea da.
Helenak Garapen Azterlanen Master (MSc) bat du London School of Economics eskolan, beste bat Latinoamerikako Ekonomian, eta Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatetik.
Wim Van Hyfte Inbertsio Arduratsuen eta Ikerketaren arduradun globala da Candriam inbestitzaile taldean 2016az gero. Ikerketen arduraduna da ingurumenari, gizarteari eta gobernamendu onari buruzko gaietan eta horrek karterarako eta aktiboen arrisku kudeaketarako duen eraginean. Lehenago, funtsen kudeatzaile eta analista nagusia izan zen Candriamen, eta 8 urte baino gehiago eman zituen ESG irizpideko errenta aldakorreko funtsak eta kontu bereiziak beste batzuekin batera kudeatzen. 2006an sartu zen Cancriamen mundu akademikoan 8 urte baino gehiago jardun ondoren.
2012az gero, irakasle bisitaria ere bada ULB Solvay Ekonomia eta Kudeaketa Eskolan Aktiboen Prezio-ezarpena irakasten Finantza Kuantitatiboari buruzko Master Aurreratuan. 2006tik 2012ra, irakasle bisitaria izan zen Vlerick Negozio Eskolan Kartera Kudeaketa irakasten MBA programa batean.
Doktorea (PhD) da Ekonomia Finantzarioan, MBA Finantzetan eta Masterra Ekonomia Aplikatuan. Bere ikerketa akademikoek finantza enpiriko eta korporatiboak aztertzen dituzte aktiboen prezio ezarpenari, arriskua neurketari eta kartera kudeaketari ardura berezia eskainiaz. Bere lana nazioarteko konferentzia akademikoetan aurkeztu izan da eta aurretiaz moderatutako nazioarteko aldizkari akademikoetan argitaratu dute.
Mark Christopher Lewis jauna Europako zerbitzu publikoen errentagarritasunaren ikerketaren arduraduna da Barclays PLC-ren Ikerketa atalean. Lewis jauna enpresaren Europako energiaz eta zerbitzu publikoez arduratzen da bere enpresan. Lehenago Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Analista Senior izan zen Kepler Cheuvreux-ren Ikerketa atalean. Lewis jauna iraunkortasuna ikertzeko lantaldekoa zen enpresan.
Hori baino lehen, lehengaien ikerketarako zuzendari kudeatzailea eta energiaren ikerketa burua izan zen Deutsche Bank AG-ren Ikerketa atalean. Lewis jauna Europar Batasunaren merkatuez arduratu zen, gas naturalarena, energiarena eta karbono-isuriena tartean zirela.14 urteko esperientzia du Europaren energia merkatuez analista finantzario moduan arduratzen, eta horren aurretik akademikoa izan zen Londresko Unibertsitatean. Energia, gas eta isurpen merkatuez egin dituen ikerketak lehen postuan jarri ditu lehengaien inbestitzaile globalen energia arriskuaren erreferentziako inkestak 2011n, 2010ean, 2009an eta 2008an.
Lewis jauna Carbon Tracker ekinbidearen Aholku Batzordeko kidea da.
MPhil titulua du Cambridgeko Unibertsitatetik, MA Londresko Unibertsitatetik eta BA lizentzia (lehen mailako ohoreekin) Hizkuntza Modernoetan eta Ekonomia Zientzietan Sheffieldeko Unibertsitatetik.
IDDRI politiken ikerketarako institutu independente bat da, garapen iraunkorrerako trantsizioa eta denontzako oparotasuna bultzatzea helburu duena, bereziki agendako lau giltzarriren bitartez: klima, biodibertsitatea eta ekosistemak, ozeanoa eta garapen iraunkorraren gobernamendua.
Teresa Ribera Klima Aldaketarako Estatu idazkaria izan zen Espainiako Gobernuan 2008tik 2011ra bitartean, ingurumenarekiko eta klimarekiko politiken arduraduna eta Meteorologia Agentzia Nazionalarena. Aurreko urteetan, Klimarako zuzendari nagusia izan zen (2004-2008) eta zenbait kargu izan zituen Herri Lan, Garraio eta Ingurumen Ministerioetan (1996-2004).
Klima Aldaketarako Nazio Batuen Esparru Konferentziaren (UNFCCC) Momentum for Change ekinbidearen Aholku Batzordeko burua da. 2017ko urtarrilean Stockholmeko Ingurumen Institutuko Zuzendaritzako kide izendatu zuen Suediako Gobernuak. Munduko Ekonomia Topaguneko Klimari buruzko Aholku Batzorde Globaleko kidea eta SDSNko Lidergo Kontseilu Globaleko kidea da.
Teresa Ribera Zuzenbidean lizentziatu zen, Konstituzioaren Ikasketa Zentroko (Espainia) Konstituzio Zuzenbideko eta Zientzia Politikoko diploma du eta Estatuko Administratzaile Zibilen Goi-mailako Kidegokoa da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zuzenbide Publikoko irakasle laguntzailea izan da.