Prentsa Oharra 2017-06-26

Prentsa Oharra 2017-06-26

Bizkaia inbertsio arduratsuaren munduko erreferentzia da

  • Bizkaiko Foru Aldundia, Fineco-Banca Privada Kutxabank Eta Deustuko Unibertsitatea elkartu egin dira Bizkaia inbertsio arduratsuaren munduko erreferentzia bihurtzeko

Bilbao, 2017ko ekainaren 26a. Bizkaia inbertsio arduratsuaren munduko hiriburua bihurtu da, Biscay ESG Global Summit biltzarra egiten baita, lurraldean egiten den arlo honetako lehen biltzarra. Biltzarra Guggenheim Museoan hasi da Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin eta Lusi de Guindos Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun ministroarekin. Gero mahai inguru bat egon da eta Gregorio Villalabeitia Kutxabanken presidenteak; Txomin Garcia Laboral Kutxaren presidenteak, Gonzalo Gortázar Caixabanken kontseilari ordezkariak eta Josep Oliu Banco Sabadell-en presidenteak hartu dute parte, eta moderatzailea Enrique Sáez Finecoren presidenteordea izan da. Elkarrizketa honetara Euskal Herriko eta Estatuko konpainia nagusien presidente eta kontseilari ordezkariak etorri dira, besteak beste enpresa kotizatuak.

Bizkaiko Foru Aldundia, Fineco-Banca Privada Kutxabank eta Deustuko Unibertsitatea elkartu egin dira Bizkaia inbertsio arduratsuaren nazioarteko erreferentzia bihurtzeko.

Unai Rementería Bizkaiko ahaldun nagusiak “ESGri buruzko biltzarrean dauden enpresetako arduradunei, agintariei eta hizlariei eskatzen die Bizkaiaren enbaxadore izan daitezela, eta mezu hau zabaldu dezatela: Bizkaia modan dago, erreferentzia ekonomiko eta finantzario moduan izan duen posizioa berreskuratzeko prest”.

Horretarako, ahaldun nagusiak dio “Aldundia, gauza diferenteak egin nahi dituen gobernu ekintzaile bat denez, Bizkaiko Hub Finantzarioa bultzatzen duela, Madrilgoa, Londreskoa edo Frankfurtekoa bezalako beste batzuen osagarri, eta elkarlanerako prest dagoena geure sendotasunetatik: ETE unibertsoa eta balioak”.

“Summit honek nazioarteko presentzia berreskuratzeko balio dezala eta enpresek aukera bat ikus dezatela Bizkaian. Horretarako, Aldundiko ateak zabaldu eta gonbita egiten du berba egitera, esploratzera, irudikatzera, lan egitera, beti win-win giltzarriarekin”.

“Hub Finantzario horren esparruan, Aldundiak funtsak bultzatzen ditu enpresen berrikuntzari laguntzeko, edo handiagoak izan nahi duten enpresei bultza egiteko, horrela enpleguari lagunduaz, etorkizunari”, dio ahaldun nagusiak.

“Apustu egiten du balioa sortzeko formula berriak aurkitzearen alde, bizkortzea finkatuko duten eredu ekonomiko iraunkor baterantz, inor atzean utziko ez duen aurrerakuntzarako eredu baterantz gidatuko gaituzten formulak”.

Azkenik, esan du “Bizkaia bere historiaren unerik onenean dagoela, bakean, egonkortasun politikoarekin, bizi kalitatearekin, segurtasunez, enplegua sortzen, gizarte moderno eta prestatu batekin”.

Gregorio Villalabeitia, Kutxabankeko Presidentearen esanetan, inbertsioen azterketan GIA ikuspegia aintzat hartzeak “balizko arriskuak ekidin eta balore aukera berriak identifikatzeko aukera dakar, ez baitira beti ohiko finantza analisietan kontutan hartzen”. Horregatik ondorioztatu du “banka-alorrak duen erronka garrantzitsua da, gizarteak eta Erregulatzaileak geroz eta gehiago eskatzen dutelako, nahiz eta hastapenetan gauden eta bidea dagoen egiteko”.

LABORAL Kutxako lehendakari den Txomin Garciak adierazi du gizartearekin konprometituta dagoen LABORAL Kutxa moduko entitate batek beti izan dituela aintzat ESG bati atxikitako irizpideak: ”Ingurunean aberastasuna sortu eta banatu, pertsonen parte-hartzea, lankidetza, solidaritatea, berdintasuna eta barneko demokrazia gure DNAkooperatiboaren baitan daude”. Era berean, iniziatiba honen meritua azpimarratu du, eta gehitu du “gustatuko litzaigukeela bezero guztiak zorrotzoagoak izan zitezela ISRaren alorrean aurrerapen handiagoak eskatuz, eta enpresa eta erakundeoi dagokigu aurrea hartzea eta, agente eragile gisa, eremu guztietan gizarte-erantzukizuna modu eraginkorragoan ezarri dadin lortzea”.

Gonzalo Gortázar CaixaBanken kontseilari ordezkariak azaldu zuen nola “erakundearen gizarte konpromisoa finantza jarduera eta “la Caixa” Banku Fundazioaren laguntza ikaragarria baino harago” doan, eta gogorarazi du “CaixaBank bokazio soziala duen banketxe bat dela, inklusio finantzarioari, aurrezkiaren eta aurreikuspenaren sustapenari edo etxebizitza arloko politika arduratsuei lehentasuna ematen diena”. Gortázarrek adierazi du “CaixaBanken Erantzukizun Sozial Korporatiboa ezinbestekoa dela erakunde moduan gure jarduera eta aitrotza arduratsua bultzatzeko, enpresa moduan gure bereizketa soziala sendotzeko eta ospearen arriskuak gutxitzeko”.

Josep Oliu Banco Sabadell-en presidenteak, “Enpresa baten lehenengo ardura, baita garrantzitsuena ere, gauzak ondo egitea da. Horrek esan nahi du gauzak balio oso oinarrizkoetatik eta –aldi berean- oso garrantzitsuetatik egin behar direla: modu etikoan, zintzotasunez, profesionaltasunez, hurbiltasunez eta zerbitzu-bokazioz. Premisa horietatik, enpresa arduratsua izatearen esanahia da konfiantza epe luzera sortzea eta erabilgarria izatea. Banco Sabadellen konpromisoa gizartearekin konpartitutako kezketatik abiatuta zehazten da. Horren adibide bat da aurrendaria izan dela etxebizitzaren kudeaketa sozialaren kudeaketari emandako erantzun arduratsuan, udalekin eta beste administrazio publiko eta erakunde sozial batzuekin batera lankidetzan arituz.”

Inbertsio arduratsuaren munduko hiriburua

Biltzarrak bihar, hilak 27, jarraituko du, asteartez, Euskalduna Jauregian Sebastian Albella CNMVren presidentearen, Josu Jon Imaz Repsoleko zuzendari exekutiboaren edo Rosa García Siemens Gamesa Renewable Energy-en presidente ez-exekutiboaren hitzaldiekin, besteak beste.

También participarán expertos internacionales como Teresa Ribera Parisko Garapen Iraunkorraren Institutuaren zuzendaria, Jan Poser Bank Safra Sarasin banketxeko Aktibo Kudeaketaren eta Iraunkortasun Analisiaren arduraduna, Thierry BogatyAmundiko Inbestimendu Iraunkorren zuzendaria edo Helena Viñes-Fiestas BNP Paribas Asset Management-eko Analisi Iraunkorreko Lantaldearen arduraduna bezalako nazioarteko adituek ere hartuko dute parte, besteak beste.

Inbertsio arduratsua

Inbertsio arduratsua garrantzi handiagoa hartzen ari da finantzen munduan, gero eta gehiago hartzen baitira kontuan ingurumen, gizarte, genero edo aniztasun irizpideak inbertsio erabakiak hartzerakoan. Inbertsio paradigma berri bat da mundu mailan finantzen mugimendu iraultzaile eta geldiezina osatzen ari dena.

Hazi ere, inbertsio arduratsuko funtsen bolumena hazi egin da Europan, 2010ean 200.000 milioi euro izatetik 2014an 372.000 milioi euro izatera, eta datozen urteetan ustez gora egiten jarraituko du. Halaber, mundu iraunkorrago baten alde bultzatzen diren ekinbide guztien artean, nazioarteko komunitate inbertsiogileak sentiberatasun berezia erakutsi du Nazio Batuen inbertsio arduratsuaren printzipioekiko (“UN PRI”). Printzipio horiek ingurumenaren, gizartearen eta gobernu onaren aldagaiei adi egotea bultzatzen dute, errentagarritasun parametroak beheratu gabe.

Bizkaia finantza leku izan da tradizioz, banketxe garrantzitsuen egoitza eta finantzetako profesional handiak izan ditu, eta inbertsio arduratsuen Europako eta nazioarteko erreferentzia izan nahi du, erakundeen, enpresen, finantza etxeen eta unibertsitatearen artean ingurune mesedegarria sorraraziaz.

Inbertsio arduratsuko biltzar hau lurraldea “hub finantzarioa” berriro bihurtzeko Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari den ahaleginaren barruan kokatzen da, eta Europako mintegi intentsibo eta osoenetako batek osatuko du, Deustuko Unibertsitatearen eskutik. “ESG Investment and Finance Summer Programme” hau inbertsio arduratsuaz izango da eta ekainaren 26tik 30era iraungo du. ESG ekosistema osatzen duten eragile guztiei soilik zuzendutako unibertsitateko 30 orduko lehen prestakuntza egitaraua da.